Santa Krutz eguna euripean ospatu zen

Giro kaskarrak ez zuen gehiegi lagundu erromerian parte hartzera, baina bertara hurbildu zirenek ederki pasa zuten./
Giro kaskarrak ez zuen gehiegi lagundu erromerian parte hartzera, baina bertara hurbildu zirenek ederki pasa zuten.

Aurten ez da ez aizkolarien ezta harrijasotzaileen erakustaldirik izan Azkorteko erromerian

MARÍA CORTÉS URNIETA.

Santa Krutz eguna ospatu zen Azkorteko ermitan pasa den ostiralean, aspaldiko tradizioari eutsiz. Aurten euriak ez zuen gehiegi lagundu, jendea erromerian parte hartzera anima zedin. Gainera, ez zen ez aizkolarien ezta harrijasotzaileen erakustaldirik izan. Meza ondoren trikitilariei eta Loidisaletxe eta Angel Larrañaga bertsolariei egokitu zitzaien festa girotzea.