Borrar

Saio irekia antolatu da asteartean, herriaren egoeraren diagnostikoa berritzearen harira

Udaletxeko Pleno aretoan izango da hitzordua

El Diario Vasco

ASTIGARRAGA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 5 de mayo 2019, 01:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Berdintasun Sailetik, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean eta Emakunderen babesarekin, udalerriaren egoeraren diagnostikoa berritzeko prozesua jarri da martxan. «Duela aste batzuk ezagutarazi genuen bezala, Astigarragako Berdintasunerako II. Plana amaitu berria da eta orain honen ebaluazioa egiteko momentua iritsi da», adierazi dute Udaletik. Horretarako, orain arteko ekintza eta lanak ebaluatzeaz gain, herriaren beharrak zeintzuk diren identifikatzen jarriko dute fokua. «Prozesu hau aurrera eramateko informazioa iturri ezberdinetatik jasotzea ezinbestekoa da, etorkizunerako lanaren oinarri sendoa izango den Astigarragako ahalik eta argazki errealena eta osatuena eskuratu ahal izateko», azaldu dute arduradunek.

Hori dela eta, asteartean, maiatzak 7, 19:00etan Udaletxeko Pleno aretoan burutuko den saio irekira gonbidatuta daude herritarrak, izan ere «astigartar eta eragile ororen parte hartzea garrantzitsua da, ikuspuntu anitzak jasotzeko eta guztien iritziak ezagutzeko aukera izateko».

Herritarren proposamenak

Bihartik, maiatzaren 24ra arte EAJ-PNVko lokala (Norberto Almandoz plazan, Correos ondoan) irekita egongo da 16:30tik 20:00tara astegunetan eta 11:00tik 14:00tara larunbatetan, herritarren proposamenak jasotzeko datorren legealdira begira. Bestalde, harremanetarako helbide elektronikoa: pnvastigarraga@gmail.com.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios