Pirritx, Porrotx eta Marimotots Urnietara datoz datorren ostiralean

URNIETA.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Urnietara datoz maiatzaren 18an. Egape ikastolako jolastoki estalian 'Borobilean' ikuskizun berriena eskainiko dute, 17:30ean hasita.

Urnietako eta inguruko haurrek pailazo ezagunen ikuskizun berriaz gozatu ahal izango dute. «Hizpide hartu dugu egun hain modan dagoen adiera: bizikide-tza. Hori bai, beraien hizkuntzara egokituta. Askotan galdetzen dute: Nork agintzen du etxean? Kalean? Eta eskolan? Egunero suertatzen zaizkigun gatazka txiki horien irtenbidea irudikatu nahi izan dugu. Uxue Alberdik oso ondo lagundu digu gai hori lantzen, lau ipuintxotan. Haurrari zail egiten zaio demokrazia edo diktadura moduko terminoak ulertzea, baina modu sinplean azalduz gero, erraz ulertzen du. Eta borobil txikietan gatazka txikiak konpon daitezkeen bezala, hainbat borobiletan bildu beharko ginateke gatazka handiagoak konpontzeko ere», azaldu zuen Aiora Zulaika, Pirritx pailazoak.

Sarrerak salgai

Aiurrik antolatu du 18ko emanaldia, Urnietako Udalaren laguntzarekin. Sarrerak 7 euroko prezioan salgai daude Idiazabal kaleko Xauxarren, San Juan plazako BKNen, Andoainen Ernai-tzan eta Aiurrin, Hernanin Leokadistin eta Lasarte-Orian Ttakunen.

 

Fotos

Vídeos