Borrar

Otsailaren 3an On Bosko Krosa izango da Salesiar Ikastetxeak antolatuta

El Diario Vasco

URNIETA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 13 de enero 2019, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Salesiar ikastetxean gazteen hezkuntzan eragitea helburu duten hainbat eta hainbat ekintza antolatzen dituzte ikasturtean zehar. «Urtarrilaren amaiera, berezia izatea nahi izaten dugu, izan ere, 31n On Bosco gure fundatzaile eta Lanbide Heziketako patroiaren omenezko festa ospatzen baitugu. Ugariak eta mota askotakoak izaten dira data honen inguruan urtero antolatzen ditugun ekintzak», adierazi dute ikastetxetik.

Horietako bat, V. On Bosco Krosa izango da. «Duela urte batzuk berreskuratu genuen ekintza hau eta izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere berriro antolatzea erabaki dugu. Lasterketa otsailaren 3an, igandea, goizeko 11:00etan izango da eta bertan parte hartu eta momentu on bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu», azaldu dute antolatzaileek.

Bi lasterketa izango dira: Lehenengoa, ohiko karrera ikastetxean hasi eta amaituko dena, Urnietako kaleak zeharkatuz, 7 kilometro inguru dituen ibilbide bat osatuz eta bigarren txandan, Nordic Walking lasterketa 6 kilometroko ibilbidearekin. Izen ematea www.herrikrosa.eus web orrialdean edo ikastetxean bertan egin daiteke 10 euroren truke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios