NEKAZARIEN EGUN HANDIA OSPATU ZEN URNIETAN

NEKAZARIEN EGUN HANDIA OSPATU ZEN URNIETAN

San Isidro nekazarien egun handia ospatu zuten Urnietan asteazkenean. Tradizio bilakatu den egitarauari jarraitu zioten parte hartzaileek, Basarritarren Elkargoak antolatuta eta Udalaren laguntzarekin. San Miguel elizan egindako meza ondoren, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariek parte hartu zuten Lekaioko hamaiketakoan. Eguna ondo amaitzeko, denak bazkarira abiatu ziren Oianume jatetxera.