Udaltop jardunaldiak atzo abiatu ziren Kultur Etxean

Asier Odriozola kazetari lasarte-oriar ezaguna da aurkezlea. / TXEMA
Asier Odriozola kazetari lasarte-oriar ezaguna da aurkezlea. / TXEMA

'Zazpiak bat elkarlana etxetik hasten da' lelopean, 210 pertsonen partaidetzarekin

TXEMA VALLÉS LASARTE-ORIA.

Atzo abiatu ziren Udaltop jardunaldiak, Udaletako Euskara Zerbitzuen arteko topaketak, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. 'Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera... Ados?' izenburupean, elkarlan eredu eta Gobernantza eredu berriak aztertzen ari dira atzo eta gaur. Euskaraldiak ere, aurreko bi edizioetan bezala, izaten ari da bere protagonismoa. Eta aurten, gainera, erabat sendotuta dator Eusko Jaurlari-tzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak osatzen zuten Antolamendu Batzordera Euskal Hirigune Elkargoa, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia batu direlako. Azken urteetan bezala Eudel, Euskadiko Udalen Elkartea, eta Uema laguntzaile dira. Bi egunez, 210 pertsona pasatzen ari dira Lasarte-Oriatik; Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko eta Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbait esparruetako langileak.

Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Mikel Arregik, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak, Beñat Arrabitek, Euskal Elkargoko Hizkuntza Politikako arduradunak, Igone Martinez de Lunak, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuak, Lorea Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako diputatuak, Jesus Zaballosek, Lasarte-Oriako alkateak, eta Jon Antxordokik, LasarteOriako Udaleko euskara batzordeko lehendakaria, abiatu zuten edizio berri hau, Asier Odriozola kazetariaren gidaritzapean.

Osteguneko bidai luzea Mario Zubiagak hasi zuen 'Nola autogobernatu hobeto (herriko hizkuntza) komunitatea' izenburupean ponentzia eskainiz. Jarraian, Arkaitz Bernaolak, Iratxe Goikoetxeak eta Miren Madariagak 'eusGara: hizkuntza, balio erantsi Arratiako enpresen garapenean. Elkarlanaren emaitza' bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zen. Goizeko atsaldenaldiaren ostean, Gartzen Garaiok eta Joeba Llanok hartu zuten hitza 'Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua: elkarlana, nor izateko' ponentzia eskainita. Iban Arantzabalek eta Maria Ubarretxenak 'Kudeaketan ezkonduak eta kazetaritzan dibortziatuak' izenburupean aritu ziren. Goizeko azken saioko protagonista Iñigo Urrutia izan zen 'Euskalgintzaren lankidetza bideratzeko formula berrien bila' hitzaldiarekin.

Bazkaldu ondoren, Eneko Bidegainen 'Bagare ala ez gire? Guraizeetatik jostorratzetara' irakurketa kritikoa entzun zen, eta jarraian Iñigo Urrutiaren eta Xabier Lertxundi aritu ziren.