Borrar
Beroari aurre egiteko, apar festaz gozatzeko aukera egon zen atzo Zabaleta auzoan. MARÍA

Lasarte-Oria

Teresa Sorgiñari harrera beroa, ostiral honetan

Zabaletako jaiak martxan daude asteartetik, baina ostiraletik igandera izango dira egun mugituenak auzoan

María Cortés

lasarte-oria.

Jueves, 29 de mayo 2025

Haurrak izan dira Zabaleta auzoko aurreneko ospakizun egunetako protagonista nagusiak. Atzo bertan, eta kasualidadez, egun berotsua apar festa dibertigarri batekin ospatu zuten. Pintxo-potea ere, jende mordoa elkartu zuen auzoan.

Baina esandakoa, gaurtik igandera arte programako egun mugituenak izango dira. Zabaleta auzora igoko diren guztiek ederki pasako dute antolatutako ekintzekin.

Gaur bertan, Teresa Sorginari harrera beroa egingo diote, 18:45etan. Baina jaitsi aurretik, 17:30ean, haurren aurpegi margoketa eta Goxorraketak eta buruhandiak alaituko dute auzoa. Esan bezala, zazpiak baino lehen, Teresa Sorgiñari ongietorria egingo zaio. Porrotx eta Marimototsek emango dute jaietako pregoia, Jalguneko lagunek dantza egingo dute eta Sorgin Dantza herrikoia dantzatuko dute. Gauena, 21:00etatik aurrera, helduen afari auzotarra ospatuko da, norberak berea eramanda. Eta 23:00etan, Kukuka eskolako Euskal Dantza Sorkuntza modalitateko ikasleen emanaldiak. 00:00etan, akelarre ikuskizuna eta 00:30etik aurrera, Marte Lasarte eta Txiskeroak taldeen kontzertuak.

Auzolana

Auzo elkartetik azaldu dutenez, «oraindik larunbat arratsalderako tabernako txanda bete gabe dugu. Egun horretan freskagarri batzuk hartu nahi baditugu, auzolana beharrezko da. Zehazki, 3 pertsona behar dira gutxienez taberna martxan izateko. Beraz, animatuz gero, bidali mezutxo bat auzoko telefonora».

Festen programazioa bihar jarraituko du. Goizeko dianarekin hasiko da eguna. Ondoren, saskibaloi partidak, margoketa tailerra eta txokolate jana, 11:00etatik aurrera. Ordu horretan ere, Xumela koruko kideak eta Earra! bertso eskolako lagunak auzoan barrena ibiliko dira. Eguerdiko hamabietan, auzoko zaharrei omenaldia eta 12:30ean, sagardo festa.

Arratsaldean, 15:30ean, Joxe Migel Aranzadiren omenezko XVI. Mus Txapelketa jokatu da, Caddie tabernaren laguntzarekin. 17:00etan, Lozet elkarteko buruhandi eta erraldoiak, dultzaineroekin batera, alaitu dituzte kaleak. Eta 17:30etik 20:00etara, pilota txapelketako finalak eta Arranopola gazte txarangaren saioa. 20:00etan, goxorraketak eta buruhandiak aterako dira eta gauean, herri afaria. 23:50ean, Lozet elkartearen zezensuzkoa ez da faltako Eta gauean, 00:00etan, Auskalo taldearen eta DJ Fantasiaren kontzertuak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Teresa Sorgiñari harrera beroa, ostiral honetan

Teresa Sorgiñari harrera beroa, ostiral honetan