Lasarte-Oria
Tanttakaren 'Esnearen kolorekoa' antzezlana, arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxeanManuel Lekuona kultur etxeak gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera Tanttaka konpainiaren 'Esnearen kolorekoa' antzezlana jasoko du. Izenburu berdineko Nell Leyshon idazlearen eleberria eszenatokira egokitutako obra da, eta Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramón Soroiz aktoreak interpretatuko dute.
Sinopsiak azaltzen duen bezala, «Mary, hamabost urteko gaztea, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera». Honela, bere argitasuna aurkituko du eta, itzalen mundutik ateraz, «bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko».
Fernando Bernuések zuzenduriko antzezlan honetarako sarrerak salgai daude kultur etxeko leihatilan edo Kutxabank Tickets webgunean, 14 euroan.