Lasarte
Sorgin Dantzako bigarren entsegua, gaur arratsaldean Okendo plazanBestalde, Ttakun kultur elkartetik gogorarazi dute zortzikote gaztean izena emateko epea zabalik dagoela
El Diario Vasco
lasarte-oria.
Miércoles, 4 de junio 2025, 20:28
«San Pedro jaiak gainean ditugu eta herrian ohitura dugun Sorgin Dantza ospatuko dugu jaien lehenengo egunean, hilak 26an, osteguna. Aurten ere, arratsaldeko 16:30ean aterako da Oriako elizaren albotik», adierazi dute Ttakun kultur elkartetik. Horren arira, hainbat informazio eman nahi izan dute.
Sorgin Dantzako entsegu egunak: gaur eta hilaren 10, 12, 17 eta 19 izango dira, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara. Okendo plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Sasoeta ikastetxeko estalkian.
Bestalde, «Sorgin Dantzako gaztetxoen zortzikotearen inguruan, taldea osatzen hasi gara eta DBH-1 ikasmailan dauden ikasleak animatu nahi ditugu parte hartzera», azaldu dute arduradunek. Beraz, interesa dutenek, euren izen-abizenak zehaztu behar dituzte eta gurasoren batekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eman. 695 78 53 89 telefono zenbakira deituta edo Whats-App mezu bat idatzita jaso dezakete informazio gehiago.
Gure Patxintxiak
Gainera, Ttakun kultur elkartetik gogorarazi dute Gure Patxintxi Sariak prestatzen ari direla. «Bertan, herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omendu nahi ditugu. Ziurrenik ezagutuko dituzu herrian oso goxo eta maitagarriak diren Pa-txintxi ugari. Ez galdu zure aukera eta aurkeztu gustukoen duzun hautagaia», jakinarazi dute arduradunek.
Hautagaiak jasotzeko epea zabalik dago, aste honetatik ekainaren 15era bitarte. Proposamenak bidaltzeko: kultura@ttakun. eus helbide elektronikora idatzi, 695 78 53 89 telefono zenbakira deitu, Ttakunkultur elkarteko sare sozialetan edo bulegoko postontzian.
Ekainaren 16tik 22ra izango da bozkak emateko aukera ondorengo helbidean: www.labur.eus/ patxintxisariak2025.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.