Lasarte
Sexilioari buruzko 'Xerka' hitzaldia eta erakusketa eskainiko dira igandeanEl Diario Vasco
lasarte-oria.
Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:30
Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek 'Xerka' hitzaldia emango dute Lasarte-Orian, igandean, ekainak 1, goizeko 11:30ean, Antonio Mercero gunean. Beraiekin batera, German Urteaga beasaindarrak ere bere lekukotza eskainiko du. Solasaldiaren ondoren, argazki-erakusketa ikusgai egongo da.
Hitzaldian, hainbat lurralde, jatorri eta adinetako bost pertsona disidenteren nortasunak eta bizi-esperientziak ezagutaraziko dituzte. Ekimenak, hain zuzen, helburu du mezu positibo bat transmititzea: euskal landa-eremuan posible dela queer izatea eta herrian bizitzea, euskaraz. Izan ere, sexilioa deitzen zaio sexu-orientazioa edo genero-identitatea dela-eta jasandako zapalkuntzarengatik euren familia eta gizarte-ingurunetik hiriguneetara ihes egiten duten LGTBI pertsonen migrazio behartuari. «'Xerka' Martxel Larrazak 2023an ondutako fotokazetaritza proiektua da, urtebete beranduago komunikazioko GRALen III. Berria sariketan saritu zutena. Paisaiaren eta erretratuaren genero klasikoak uztartuz eta hainbat teknika eta estilo fotografiko baliatuz, subjektuaren eta haren ingurunearen arteko dialektika poetikoa proposatzen dute argazkiek, gatazkatsua bezain harmoniatsua izan daitekeen harremanaren inguruan», azaldu dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.