Borrar

Lasarte

Pirritx, Porrotx eta Marimotsi egingo zaien festara joateko autobusa

El Diario Vasco

lasarte-oria.

Sábado, 12 de abril 2025, 20:25

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek herri omenaldi beroa jasoko dute maiatzaren 3an, Barakaldoko BEC aretoan. Bertara joan nahi duten herritarrentzat autobus zerbitzua antolatu dutela jakinarazi dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Zabaleta Auzolanek bizilagun elkarteak.

Autobusak bi geldialdi egingo ditu: 14:00etan Tajamarren eta 14:15ean bigarrena Zabaletako Antonio Blas plazan, eta itzulera, berriz, 20:00etan izango da, jaialdia bukatu berritan.

Antolatzaileek salgai jarri dituzte txartelak dagoeneko, 15 eurotan, Ttakunen bulegoan (Geltoki kalea 4, behea). Informazio gehiagorako, 646824466 telefonoan.

Sarrerak pistan

Duela gutxi arduradunek jakinarazi zutenez, «harmailako sarrerak agortu egin dira, baina oraindik bada aukera pistakoak eskuratzeko. Pista toki egokia izango da adin guztietako euskal irritarrentzat, herriko plaza erraldoi bat izango da. Dantzak, abestiek eta sorpresek aginduko dute pistan. Xabi Solano, Lide Hernando, Oreka TX eta Verdini dan-◘tza taldea ere jaira batu dira. Guztira 200 parte-hartzaile baino gehiago izango dira». Sarrerak nikeremaitezaitut.eus webgunean daude salgai dagoeneko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pirritx, Porrotx eta Marimotsi egingo zaien festara joateko autobusa