Lasarte
Pentsiodunak bihar hasiko dira Okendo plazan sinadura bilketarekin18:30etik aurrera izango dira, eta Xumela Koruak parte hartuko du aurkezpenean
El Diario Vasco
LASARTE-ORIA.
Sábado, 1 de febrero 2025, 20:28
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua (EHPM) lanean ari da pentsioak osatzeko sistema bat sortu nahian, 60 urtetik gorako pentsiodunei Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) pareko diru sarrerak bermatzeko. Eusko Legebiltzarrean Herri Ekinaldi Legegile (HEL) bat eztabaidatzea eta bozkatzea lortu nahi du, eta hori babesteko sinadura bilketa kanpaina du abian.
Apirilaren 24ra bitartean izango da sinadura emateko aukera, eta horretarako Lasarte-Orian ere talde eragilea antolatu da herritarrei informazioa luzatzeaz gain sinadura emateko mahaiak jarriko dituena.
Bihar, otsailak 3, 18:30ean Okendo plazan jardungo du aipatutako talde eragileak, ekimenaren berri ematen eta lehen sinadurak biltzen. Xumela Koruak ere parte hartuko du asteleheneko aurkezpenean. «Nortasun agiria eskatuko zaie sinatzaileei datuak zuzen idatzita egon behar dutelako. EAEn erroldatuta dagoen herritar orok, 18 urtetik gora duenak, sinadura emateko aukera du», adierazi dute antolatzaileek. Gainera, «datorren larunbatean, hilak 8, eta otsailaren 12an, asteazkena, sinatzeko informazio mahaiak jarriko dira», jakinarazi dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.