Lasarte-Oria
Pantailen erabilerari buruzko hitzaldia, ostiralean Antonio Mercero guneanSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Pantailen erabilerari buruzko hitzaldia, ostiralean Antonio Mercero guneanEl Diario Vasco
Lasarte-Oria.
Martes, 1 de abril 2025, 19:48
Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Treba Gurasoak programaren barruan gurasoei zuzendutako hitzaldi berri bat antolatu du. Programa honen helburua da «familiei hezkuntza-eremuko tresnak eta baliabideak eskaintzea, heziketa positiboa ardatz hartuta».
Hitzaldia bihar, hilak 3, 17:30ean izango da Antonio Mercero espazioan, eta gaur egun gurasoen kezka nagusietako bat izango du hizpide: pantailen, interneten, bideo-jokoen eta sare sozialen erabilera haurren eta nerabeen eguneroko bizitzan. «Teknologia horiek familiaren barruan dituzten onurak eta arriskuak aztertzea izango da helburua», adierazi dute antolatzaileek.
Hitzaldia, teknologia berrietan eta hezkuntzan aditua den profesional baten eskutik emango da. Era berean, egunerokotasunean baliagarriak izango diren aholku praktikoak emango dira, gatazkak prebenitzeko eta harreman osasun-tsuak sustatzeko.
Parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da mezu bat bidalita helbide honetara: kultura@lasarte-oria.eus.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.