Borrar

Lasarte-Oriako toponimiaren azterketa eta web-orria bihar aurkeztuko da

Martes, 26 de marzo 2019, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herritar guztiak gonbidatuta daude aurkezpenera, 18:00etan Antonio Mercero Guneko hitzaldi-aretoan. Hiruzpalau urteko lanaren azken emaitza da bihar aurkeztuko dena. Izan ere, 1989an, Aranzadi Zientzia Elkarteak Lasarte-Oriako toponimiari buruzko lehenbiziko lana egin bazuen ere, gehienbat ahozko lekukotzak jaso zituen. Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko 2001eko ordenantzak, berriz, udalerriko toponimia guztiarekin nomenklator edo izendegi ofizial bat eratu behar zela ezartzen zuen. Horrek berekin eskatzen zuen dokumentu-azterketa sakon bat egitea eta forma normalizatuen proposamen bat lantzea. Horrela, bada, 2016an Ikermap enpresari enkargatu zitzaion azterketa toponimiko zabal bat egitea, hartatik nomenklator ofiziala egin ahal izateko. Azkenik, 2018an argitaratu zen Lasarte-Oriako izendegi ofiziala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta web-gune berri horrek azterketa toponimiko hori osorik jasotzen du, 700 toponimoko zerrenda osoa eta, gainera, 500 argazki baino gehiagorekin hornitua. Aurkezpena Ikermap enpresako Imanol Goikoetxeak, Euskara-zerbitzuko Juan Inazio Bereziartuak eta Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik egingo dute. Euskaraz ulertzen ez dutenentzako interpretazio-zerbitzua egongo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios