
Lasarte-Oria
Lasarte-Oria 2025 BTT Zeharkaldiak ibilbide berritua izango du igandeanSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Lasarte-Oria 2025 BTT Zeharkaldiak ibilbide berritua izango du igandeanLasarte-Oria Rural Kutxa 2025 BTT Zeharkaldia, igandea egingo den proba, asteazken aurkeztu zen ofizialki Lasarte-Oriako udaletxean, Goizalde Pildain Kiroletako zinegotzia, Nuria Fernandez Sozio-Ekonomiako zinegotzia, Cesar Cornago Lasarte-Oriako Rural Kutxaren zuzendaria, Aitor Alzugaray, Transportes Echemar eta Iñigo Blanco Saiatuz Txirrindulari Taldeko ordezkaria bertan izan zirelarik.
«Proba hau tokiko kirol egutegiko ezinbesteko hitzordu gisa finkatu izana», adierazi zuen Goizalde Pildainek eta azpimarratu nahi izan zuen, «antolatzaileen, boluntarioen eta babesleen inplikazioa eta urtez urte parte-hartzaileen portaera eredugarria».
Gainera, «kirola ez da lehiaketa edo zaletasuna soilik, osasuna, ongizatea eta bizi kalitatea ere bada. Zeharkaldi hau aukera ezin hobea da ingurune naturalaz gozatzeko, ariketa fisikoa egiteko eta komunitatearekin jardunaldi bat partekatzeko», azaldu zuen zinegotziak.
Ondoren, Nuria Fernandezek hartu zuen hitza, eta Zeharkaldiak herriko ekonomian duen eragin positiboaz aritu zen. «Ekitaldi hau gure merkataritza, ostalaritza eta enpresa-ehuna ikusarazteko aukera ere bada, eta Lasarte-Oriak kirola, natura eta dinamismo ekonomikoa uztartzen dituzten jardueren eszenatoki gisa duen potentziala erakusten du».
Iñaki Blanco antolatzaileen ordezkariari eman zion bide zinegotziak, eta hitzorduaren xehetasun tekniko guztiak azaldu zituen. «Proba Andatza eta Buruntza mendietan barrena egingo da, eta hiru ibilbide eskainiko dira, maila tekniko eta fisiko ezberdinetara egokituak: laburra, 22 kilimetro eta 553 m.ko desnibelarekin; ertaina, 28,5 km. eta 784 m-ko desnibelarekin; luzea, 36,3 kilometro eta 1.040 m.ko desnibelarekin», jakinarazi zuen. Gainera, «aurten berrikuntzak izango dira esperientzia teknikoagoa eta dibertigarriagoa bilatzen dutenentzat. Track-ak eskuragarri daude webgunean: www.bttlasarteoria.com (Wikiloc eta PDF formatuan)».
Aurkezpenari amaiera emateko, César Cornagok hitz egin zuen, ekitaldiaren babesle nagusia den Rural Kutxaren izenean, eta erakundeak tokiko kirolarekin eta lan komunitarioarekin duen konpromisoa berretsi zuen. «Guretzat benetako plazera da gure aletxoa jartzea, Saiatuzen, boluntarioen, Udalaren eta Lasarte-Oriako herri osoaren ahalegin bateratuari esker horrelako proba bat antolatu ahal izateko. Urtero herrian arrasto oso positiboa uzten duen ekitaldia da, eta luzaroan horrela izaten jarraitzea espero dugu. Herri osoa eta inguruko jendea gerturatzera animatzea besterik ez zait geratzen, bai proban parte har-tzeko edo besterik gabe, daukagun giroaz eta herri zoragarriaz gozatzeko. Igande honetan ikusiko dugu elkar... eta nahiago nuke datorren urtean ere».
Asteburuan izango da dortsal bilketa. Larunbatean, hilak 12, 10:30etik 13:30era, Urbil merkataritza-guneko Eroskin, edo igandean bertan, 08:00etatik 08:45era, Antonio Mercero lokalean (Okendo plazan).
«Parte hartzeko, izen-ematearen QR kodea aurkeztu beharko da, eta adingabeen kasuan, gurasoen baimena sinatuta. Dortsalarekin emango den eskumuturra eramatea derrigorrezkoa izango da parte hartzeko eta horniduretaz baliatzeko», ziurtatu dute ekimenaren antolatzaileek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.