Katxiporretako familia Jalgune elkarteko kideekin.

Lasarte-Oria

Kantuak eta ametsak partekatu zituzten Jalguneko kideek sudur gorriekin

María Cortés

Lasarte-Oria

Sábado, 11 de octubre 2025, 20:45

Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Ostirala iritsi da!' emanaldia eskaini zuten, duela gutxi, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Ohikoa den bezala, Lasarte-Oriako etxeko txikienak gurasoekin gerturatu ziren bertara. Baina ez ziren bakarrak izan, hain zuzen, Jalguneko kideak ere eserlekuetan izan ziren ikuskizunaz gozatzen. Eta azken urteetan ohitura bilakatu den moduan, Jalguneko lagun ugari igo ziren emanaldia bukatu aurretik, 'Pausoka, pausoka' elkarrekin kantatu eta dantzatzera. Ariketa hori egin izana estimatu nahi izan diete sudurgorriek. «Lasarte-Orian izan gara... eta gure herria da! Jalgune Elkartea gurekin, gure lagun maitagarriekin! Denona eta denontzat mundua, hori dugu helburua! Kantari, dantzaz, irrika... bagoaz pausoka korrika! Jalgune milesker... eta zorionak infinitu bider!», izan dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen esker oneko hitzak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad