
Lasarte-Oria
Hurbileko magiaz gozatzeko aukera, motorrak berotzen hastekoSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Hurbileko magiaz gozatzeko aukera, motorrak berotzen hastekoFurgoneta bat, karpa bat, saltzeko materiala, musika eta giro bikaina. Euskaraldiaren Gune Ibiltaria Okendo plazan egin zuen bere geldialdia duela egun batzuk. Eguraldia euritsua eta goibela izan arren, lasarteoriatar mordoa hurbildu zen udaletxeko arkupeetara. Bertaratutakoek egitasmoaren inguruko nondik norakoak jaso ez ezik, magia ikuskizun bereziaz gozatzeko aukera izan zuten, hain zuzen, Asier Kidam magoaren ikuskizunaz gozatzeko tartea izan zuten. Gasteizko artistak gertuko magia egiten du, kartak eta txaponak bezalako elementuekin, eta ahozabalik utzi zituen Okendo plazara gerturatu zirenei. Tarte atsegin bat pasatu zuten helduek zein haurrek, magoaren trukoak ikusiz eta ikasiz.
Okendo plazan geldialdia egin zuen Gune Ibiltaria Euskal Herriko hainbat herritan barrena dabil aste hauetan, Euskaraldian izena emateko eta parte-hartze rolak ezagutzeko aukera emanez. 'Ahobizi' rola aukeratzen duten parte-hartzaileek ulertzen duten pertsona guztiekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dute, elkarrizketak euskaraz hasi eta ahal den guztietan euskaraz mantenduz. Bestalde, 'belarriprest' rola aukeratzen dutenek besteak euskaraz hitz egitera gonbidatzen dituzte, nahiz eta beraiek une bakoitzean erabaki zein hizkuntzatan erantzun. Okendon izen emateko aukera egon zen, baita zalantzak argitzeko eta bestelako informazioa jasotzeko. Euskaraldiaren inguruko materiala ere salgai egon zen. «Azken finean, herritarrak datorren hilean egingo den ariketa sozialari begira prestatzen joatea ere bazen Gune Ibiltariaren helburua», diote arduradunek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.