Lasarte
Hogeita zazpi bideo-labur aurkeztu dira Euskaraldiaren lehiaketaraSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte
Hogeita zazpi bideo-labur aurkeztu dira Euskaraldiaren lehiaketaraMaría Cortés
lasarte-oria.
Miércoles, 30 de abril 2025, 20:06
Aste batzuk besterik ez dira geratzen Euskaraldia ospatzeko. Dagoeneko jakina da maiatzaren 15etik 25era ospatuko dela euskararen aldeko ekimen sozial hau.
Euskaraldia ikusgarri egiteko eta izen-ematea sustatzeko, hainbat ekitaldi eta komunikazio ekintza egin dira. Horietako bat bideo-laburren lehiaketa izan da. Aste honetan bukatu da lan horiek aurkezteko epea eta horren berri emateko bildu ziren atzo Udaletxean Lasarte-Oriako Euskaraldiko Koordinazio Guneko kideak.
«Epea amaituta, 27 bideo-labur jaso ditugu zeuden 3 aukeretan: 17 taldean aurkeztu dira; 7 familian; 5 banaka. Harrituta eta pozik gaude lehiaketak izan duen erantzunarekin. Ez genuen espero. Zoriondu nahi ditugu parte-hartzaileak, egindako ahaleginagatik», adierazi zuen Euskara zinegotzi Estitxu Alkortak.
Beraz, lehiaketa amaituta, bozkatzeko epea iritsi da. «Maiatzaren 5etik 11ra egongo da epea horretarako. Herritarren iritziak jasoko dira bertan. Horretaz gain, epaimahi talde bat ere dago, oinarrietan zehaztuta zegoen bezala, eta bere iritzia ere kontuan hartuko da. Sari berezi bat emateko aukera izango dute», gogoratu zuten atzo.
Sari banaketa, Euskaraldiaren lehenengo egunean izango da, hau da, maiatzaren 15ean. Arratsaldean izango da ekitaldi nagusia, Okendo plazan, eta bertan ikus ahal izango dira bideoak eta sari emate ekitaldia izango da.
Ttakun kultur elkarteak herritar guztiak animatzen ditu Euskaraldiaren edizio honetan parte hartzera eta, oraindik egin ez badute, modu errazean izena ematera, bai online, bai Euskara Zerbitzuan, bai Ttakuneko bulegoan eta baita herriko zenbait komertsiotan. Gainera, datorren astean, maiatzak 8 eta 9, txapen banaketa egingo da Okendon. «Mahai batzuk jarriko ditugu goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, izena eman duten guztiek txapak jasotzeko aukera izango dute», adierazi zuen Ttakunetik Arkaitz Illarramendik.
Bestalde, Ttakun kultur elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak urteroko erromeria prestatu dute igande honetarako. Goizetik bazkalordura arteko egitaraua osatu dute. «Mendi buelta ederra egiteko eta goiz paregabe bat pasatzeko asmoz, Azkorteko erromeriara gerturatzeko gonbita egiten diegu herrirtarrei», adierazi dute arduradunek.
Tradizioa ez galtzeko, lehen orduan 11:00etan ohiko elizkizuna ospatuko da ermitan Alboka abesbatzako kideekin. Ondoren, 12:15etik aurrera, herri kirolen erakustaldia eta erromeria izango dira. Bitartean, ermitara bertaratzen direnek goxo jan eta edateko aukera izango dute arkupeetan jarriko den tabernatxoan, edariez gain ez dira faltako haragi egosia, txorizoa eta odolkia», adierazi dute Ttakunetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.