Lasarte-Oria
Euskaraldirako txapak banatzen jarraituko dute ostiral honetan Okendo plazanGoizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara
El Diario Vasco
Lasarte-Oria.
Osteguna, 8 maiatza 2025, 20:08
Herriko Euskaraldiaren koordinazio taldeko eragileek ostiral honetan banatuko dituzte txapa identifikagarriak, Okendo plazan. Goizez, 11:00etatik 13:00etara egongo dira eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain,
Lasarte-Oriako Udaleko Euskara zerbitzuan, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta Ttakun Kultur Elkartean, 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara ere eskuratu ahal izango dituzte. Hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa hau hilaren 15ean hasiko da, beraz, ordura arte aukera egongo da aukera Ahobizi edo Belarriprest gisa izena emateko.
Euskaraldiaren barruan antolatutako bideo laburren lehiaketako lanak bozkatzeko azken eguna igandea izango da, hilak 11. Lehiaketa horretako hiru kategorietako (bakarka edo binaka, taldean eta familian) sariak Euskaraldiaren inaugurazio ekitaldian emango dituzte, datorren ostegunean, arrtsaldeko 19:00etan, Okendon.