
Lasarte-Oria
Euskaraldiaren Gune Ibiltaria egongo da larunbat arratsaldean Okendo plazanSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Euskaraldiaren Gune Ibiltaria egongo da larunbat arratsaldean Okendo plazanHilabete baino ez da geratzen Euskaraldiaren laugarren edizioari ongietorria emateko, izan ere, hizkuntza ohiturak astindu eta euskarari ikusgarritasuna emateko ariketa soziala maiatzaren 15etik 25era ospatuko da. Baina motorrak berotzen joateko, Euskaraldiaren Gune Ibiltaria larunbat honetan egingo du geldialdia Okendo plazan, 18:00etatik 21:00etara.
Gune ibiltariak Lasarte-Orian igaroko dituen orduak gozagarriak izateko, Asier Kidam mago gasteiztarraren ikuskizuna antolatu da. Eskarmentu handiko artista hau, 19 urte zituenean lortu zuen bere pasioa lanbide bihurtzea. Aurkezpenean antola-tzaileek azaldu zutenez, «hurbileko magia egingo du».
Gainera, herritarrek aukera izango dute Euskaraldiaren inguruko informazioa jaso eta aurrez aurre izena emateko. Ahobizi eta Belarriprest rolen berri ematea, ariketa nola egin daitekeen aurrez aurre azaldu eta datak gogoratuta; izen ematea indartzea eta sustatzea; materiala herritarrek ikusi eta probatzeko aukera izatea; Euskaraldiko abestiarekin familiarizatzea; eta kalean presentzia irabazita parte hartzea aktibatzea izango dira Gune Ibiltariaren helburu nagusiak.
Euskara ardatz duen ekimen honetan izena emateaz gain badaude jarduera horretan parte hartzeko modu gehiago, martxan baitago bideo lehiaketa, hilaren 28ra arte. «Banaka edo binaka, familian edota taldeka parte hartu ahalko dute herritarrek, sakelako telefonoa hartu eta gehienez ere minutu bat iraungo duen ikus-entzunezko bat grabatu eta bidalita. 'Merezi du Euskaraldian parte hartzea!' izango da bideoetan agertu behar den mezu nagusia», gogoratu zuten arduradunek.
Interesa dutenek lehiaketaren oinarrietan topatuko dituzte xehetasun guztiak. Hiru kategoria prestatu dituzte: banakako edo binakakoa, familiakoa (modalitate honetan sartzen dira 16 urte edo gutxiago dituztenak ere) eta talde edo kuadrilletakoa. Maila horietako bakoitzean bina sari emango dituzte antolatzaileek. Bideo bozkatuenaren egileek 500 euro poltsikoratuko dituzte, eta, epaimahaiaren sariak eskuratzen dituztenek, 1.000 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.