Lasarte
Euskaraldiaren bideo laburren lehiaketan parte hartzeko azken egunakSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte
Euskaraldiaren bideo laburren lehiaketan parte hartzeko azken egunakEl Diario Vasco
lasarte-oria.
Miércoles, 23 de abril 2025, 21:05
Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo dute, eta euskara ulertzen dutenen hizkuntza-ohituretan aldaketak bultzatzea izango du helburu.
Aurtengo edizioak berrikuntza nabarmen bat dakar: bideo-lehiaketa, jendea parte hartzera animatzeko eta euskararen erabilera sormenez sustatzeko. «Parte-hartzaileek minutu bateko bideoak aurkeztu beharko dituzte, eta hiru kategoriatan parte hartu ahal izango dute: banaka/binaka, taldeka eta familian. Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira: 500 euro publikoaren boto gehien jasotzen duen bideorako eta 1.000 euro epaimahaiaren aukeratutako bideorako», adierazi dute arduradunek.
Udalak eta Ttakun Elkarteak herritarrak Euskaraldian eta bideo laburren lehiaketan parte hartzera animatu dituzte. «Sakelako telefonoa hartu eta gehienez ere minutu bat iraungo duen ikus-entzunezko bat grabatu behar da eta bidali. 'Merezi du Euskaraldian parte hartzea!' izango da bideoetako mezu nagusia», azaldu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.