Gaur goizean ere txapa jaso eta Jantzi zank! ekitaldia izango da Okendon

Euskaraldian parte hartzeko txapak Okendon jaso daitezke gaur ere. / TXEMA
Euskaraldian parte hartzeko txapak Okendon jaso daitezke gaur ere. / TXEMA

Beatriz Egizabalen, Porrotxen eta herriko zenbait talderen emanaldiak izango dira

TXEMA VALLÉS LASARTE-ORIA.

2.500 puntu baino gehiago izango dira Lasarte-Oriako Euskaraldian. 'Izan puntu!' leloari jarraituz, 1.500dik gora ahobizik eta belarriprestek, berriz, 900 baino gehiagok eman dute izena. Parte-hartzaile askok jadanik jaso badituzte ere, bakoitzak aukeratu duen rolaren txapa eta gomendioak jaso- tzeko aukera izango da gaur goizean Euskaraldiko arduradunek Okendo plazan jarriko dituzten mahaietan.

'Euskaraldiaren 11 egun euskaraz!' jardunari atzo eman zitzaion hasiera, baina gure herrian hasiera-ekitaldia gaur goizera arte luzatuko da, hala nahi duten herritar guztiek hizkuntza-ohiturei astindu bat emateko helburua duen ariketa kolektibo honetan parte hartu ahal dezaten.

Mahaiak jartzeaz gain, ordea, atzoko izandako ekitaldiei jarraipena emanez, Ttipi-ttapa, goatzen! ekitaldia antolatu dute gaur goizerako. Goiz erdian, Porrotxek emanaldi bat emango du Jalguneko kideek lagunduta eta Mary Jong!-en bisita ere iragarri dute. Dirudienez, emakume honek balkoietako puntuen errekorrak aztertzen ditu eta gure herriko azterketak izan duen emaitza azalduko die bertaratuko diren haur eta guraso guztiei. Ttirriki-ttarrako eta Xumelako lagunen emanaldiez ere gozatu ahal izango da.

'Euskaraldiko 11 egun euskaraz!' ekimenean zehar, ahobiziek euskara ulertzeko gai diren guztiei euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egingo diete. Belarriprestek, aldiz, euskaraz aritzeko gai direnei adieraziko diete eurei euskaraz egiteko.

 

Fotos

Vídeos