Lasarte
Euskal eszenako 20 izen handitik gora, Marimotots, Pirritx eta Porrotx omentzekoEl Diario Vasco
lasarte-oria.
Jueves, 20 de febrero 2025, 20:30
Gerturatzen ari da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei 'Maite zaitut!' erraldoia esateko festa erraldoia, eta ikuskizuna ere ari da gorpuzten, maiatzaren 3ko hitzorduari begira: musika, dantza, zirkoa, ikus-entzunezkoak eta beste hainbat arte diziplina uztartuko dira oholtzan, pailazoek urtetan eta urtetan eskaini duten soinu-banda abiapuntu hartuta.
Herri omenaldi hau esku askotara jositako proiektua izan da hasieratik, eta ikuskizuna ere bide beretik ontzen ari dira. Izan ere, euskal eszenako 20 izen handik baino gehiagok bat egingo dute Bizkaia Arena-BEC!-eko ohol-tzan, besteak beste, Itziar Ituño, Lur Errekondo, Sua Enparantza, Gure Zirkuko kideak, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Olatz Salvador, Kai Nakai, Aitor Gorosabel, Maialen Lujanbio, Go!azeneko lagunak, Tapia eta Leturia, Landarbaso abesbatza, Oinkari dantza taldea, Bonberenea Txaranga, Beñat Gaztelumendi, Yogurina, La Pulga, Jon Maia, Gozategi, Igor Elortza, Nerea Urbizu, Beatriz Egizabal, Ines Osinaga, Amets Aranguren, Intza Alkain, Anabel Arraiza eta Bizipoza Elkartea nahiz inguruko erraldoiak ariko dira elkarrekin, BEC! plaza erraldoi bilakatzeko.
Oraindik badaude sarrerak
Arduradunek azaldu dutenez, «hitzordua plaza horretan bertatik bertara jarraitzeko harmailetako sarreren erdiak salduta baldin badaude ere, omenaldiarekin bat egin nahi dutenek eskuragarri dituzte sarrerak, 15 euroan, nikeremaitezaitut.eus atarian». Nerea Godoy Maite Zaitut elkarteko kideak herritarrak animatu nahi izan ditu pistako sarrerak ere erostera, «haurrekin bertaratzeko ere gune atsegin eta aproposa izango da pista,gauza dibertigarriak gertatuko baitira bertan».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.