Borrar
Porrotx, Pirritx eta Marimotos pailazoak.
Dena prest Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo zaien herri omenaldirako

Lasarte-Oria

Dena prest Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo zaien herri omenaldirako

El Diario Vasco

Lasarte-Oria.

Jueves, 1 de mayo 2025, 20:12

'Maite Zaitut' festa erraldoia aurrera eramango du Maite Zaitut Kultur Elkarteak bihar, Barakaldoko Bizkaia Arena BEC!en. Bertan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen omenaldi erraldoia izango da. «Herriak egin nahi die festa eta herriaren parte diren erakunde, enpresa, kooperatiba, eragile eta komunikabideak ezinbestekoak izan dira hori egi bihurtzeko. dauzka. 200 parte hartzaile baino gehiagok josiko dute emanaldia», azaldu dute arduradunek.

20 urte

'Maite Zaitut' abestiak 20 urte bete ditu. Xabi Zabalaren pianoan sortu zen Maite Zaitut doinua. Letra Aiora Zulaikak eta Joxe Mari Agirretxek marraztu zioten. Bide oso propioa egin du abesti horrek. Jende askok dauka barru-barruan jasoa. Baina ez da pailazoen bidean arrastoa utzi duen kanta bakarra. 38 disko eta kasik 500 abesti. «Egungo agenda sozial, kultural eta politikoan borborka dauden gai askok badute pailazoek neurrira egindako abesti bat. Musika hizkuntza indar-tsua eta eraginkorra baita gauzak kontatzeko. Maite Zaitut herri omenaldiaren haria pailazoen abestiak izango dira, horietan baitaude jasota beren giza balioak eta mundu ikuskera», diote.

Bihar, guztira puntako 14 musikari, pailazoen abesti oso ezagunak eta maiteak interpretatuko dituztenak. Zuzeneko musika izango da herri omenaldiaren taupada nagusia. Xabi Zabala arduratu da zuzendaritza musikalaz eta moldaketak egiteaz.

Zabalaren hitzetan, «pailazoen abesti ezagunak joko ditugu, zuzeneko musikariekin. Hamalau musikari zuzenean entzuteko aukera ez da askotan izaten; horrek alaitasuna, handitasuna eta zuzeneko indarra emango dio. Hamalau musikari oholtzan eta gero abeslari gonbidatuak. Eta berrogei laguneko abesbatza ere izango da, Landarbasoko haur eta gazteak. Oso ederra da hori, ikuskizun handia izango da alde horretatik».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dena prest Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo zaien herri omenaldirako