Borrar
Bizipozak joan den ostiralean Milakultura Eguna antolatu zuen. I. FARRÉ

Lasarte-Oria

«Bizipozatik Milakultura Egunaren balorazio oso positiboa egiten dugu»

Ostiralean egindako ekimenean, herriko aniztasunaren aldarrikapena eta kulturen aberastasuna erdigunean jarri ziren

María Cortés

Lasarte-Oria

Martes, 27 de mayo 2025, 20:14

Lasarte-Oriako Bizipoza taldeak, herriko ikastetxe guztiak, Ttakun Kultur Elkarteak eta Kumme elkarteak elkarrekin aurrera eraman zuten pasa den ostiralean Milakultura Eguna Okendo plazan. Egun koloretsua izan zen, multikuturala, interjenerazionala, komunitatetik sortua eta komunitatean gozatua. Festari goizean eman zioten hasiera herriko hiru ikastetxeetako (GaraikoetxeaLandaberri, Sasoeta-Zumaburu eta Oriarte BHI) umeekin, irakasleekin, familiekin eta Porrotxekin, Munduko jolasetan murgilduz. «Aipatzekoa eta positiboki baloratzen duguna, Atsobakarreko egoiliar eta langileen partehartzea eta elkarrekin aurrera eraman dugun ekimena. Plazan guztiok elkarrekin ospatu eta aldarrikatu genuen gure herriko aniztasuna. Eta egunaren aurretik ere, plaza apaintzeko eskulanak bideratu zituzten Atsobakarren eta ikastetxeetan ere», diote arduradunek.

Milakultura Egunak arratsaldean izan zuen jarraipena, Ttakun kultur elkarteko gazteekin eta eskuhartze komunitario zerbitzua eta Tximistak taldeko gazteekin mundua saltsan jarriz. Herriko 14 herrialde desberdinetako komunitateak elkarrekin egindako ekimenean. «mundua gurekin dagoela sentitu eta bizitu genuen», azaldu dute.

Horregatik guztiagatik, Bizipoza elkartetik egunaren balorazio «oso positiboa» egiten dute, «gure herriko aniztasunaren aldarrikapena, kultura desberdinen aberastasuna erdigunean jarri genituela sentitzen dugulako. Egiteko modua ere transbersala izatea denontzat aberatsa izan zela sentitzen dugu: multikulturala, transjenerazionala, komunitatetik antolatua eta euskara ardatz hartuta». Izan ere, «gutako bakoitza hizkuntza bat baino gehiagoren jabe gara, baina euskarak gu bakarrik gaitu. Euskara elkarrekin komunikatzeko tresna izateaz gain, balioak trasmititzeko bitarteko ezin ederragoa dugu. Euskarak batzen gaitu», azaldu dute.

Ikasturte osoko balorazioa

Milakultura Eguna bera positiboki baloratzeaz gain, ikasturte osoan elkarrekin egindako lana izan da Multikultura eguna ospatzea ere posible egin duena. «2023-2024 urtean eman genion hasiera herriko ikastetxe guztiak eta Bizipozaren arteko elkarlanari eta 2024-2025 urtean elkarlan hori zabaldu da: Bizipoza, ikastetxe guztiak, Ttakun eta Kumme-ren arteko elkarlana izan da nagusi, modu honetan gure herriko sareak indartuz, elkarren arteko ezagutza haundituz eta elkarrekin kulturartekotasuna gaiaren lanketa bideratuz», diote Bizipoza elkartetik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Bizipozatik Milakultura Egunaren balorazio oso positiboa egiten dugu»

«Bizipozatik Milakultura Egunaren balorazio oso positiboa egiten dugu»