Borrar

Lasarte

Berrirekia herriko energia komunitatean izena emateko kanpaina

M.C.

Lasarte-Oria.

Jueves, 13 de febrero 2025, 20:14

Lasarte-Oriako Tokiko Energia Komunitatean izena emateko kanpaina berriro ere ireki da. Ekimen honek aukera ematen die herritarrei eguzki-energiaren onurak izateko, inolako obrarik edo hasierako inbertsiorik egin beharrik gabe, eta, horrela, eredu jasangarri eta irisgarriago bat sustatuz. Baita ere beraien argindar-faktura murriztuz eta trantsizio energetikoan lagunduz. Parte-hartzea bultzatzeko, «lehen 25 bazkideek, lagun bat ekartzen badute, hiru hilabeteko doako parte-hartzea izango dute. Gainera, gehienez lau lagun ekartzen dituztenek urtebetez kuotarik ordaindu gabe parte hartu ahal izango dute», adierazi dute arduradunek.

Interesa dutenek informazio gehiago jaso dezakete 900 859 695 doako telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara. Halaber, xehetasun guztiak eskuragarri daude TEK Lasarte-Oriako Tokiko Energia Komunitatearen webgunean (www.comunidadenergeticalocal.eu/proyectos/lasarte-oria/).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berrirekia herriko energia komunitatean izena emateko kanpaina