Borrar
Las diez noticias de la jornada
Euskaraldiaren parte hartzeari buruz pozik, 70 entitate eta 1.325 norbanako jardun baitira herrian. ISAAC FARRÉ

Lasarte-Oria

«Benetako Euskaraldia» orain hasten dela azpimarratu dute antolatzaileek

Ariketaren laugarren edizioa amaituta, arduradunek azaldu dute «barneratutako baliabide linguistikoak urtean zehar erabiltzen jarraitzeko unea da»

María Cortés

Lasarte-Oria

Jueves, 5 de junio 2025, 20:21

Amaitu berri da aurtengo Euskaraldia, eta balorazioa egiteko unea iritsi da. Udaletxean bildu ziren Agustin Valdivia alkatea, Estitxu Alkorta Euskara zinegotzia eta Ttakun kultur elkarteko lehendakari Mari Karmen Ormazabal. Herriko parte-hartzaileen hainbat testigantza bideo bidez ere eman ziren.

Bere hitzaldian, alkateak gogoratu du edizio ofiziala joan den maiatzaren 25ean amaitu zela, baina argi utzi nahi izan zuen «benetako Euskaraldia orain hasten dela». Hizkuntza ohiturak eraldatzeko eta eguneroko bizi-tzan euskararen erabilera sustatzeko ariketa kolektibo honetan, Ahobizi eta Belarriprest izan direnak ekimenetik harago euren rolak mantentzera animatu zituen, eta eskerrak eman zizkien parte hartu zuten pertsona guztiei, «txapa jantzita, ohiturari eusteko ahalegina eginez eta prestaketa fasean ere parte hartuz».

Era berean, entitateek ere euskararekiko konpromisoari eustearen garrantzia azpimarratu zuen Valdiviak. «Lasarte-Oriako aniztasuna ikusaraztea lortu dugu edizio honetan, oso kolektibo desberdinen parte hartzearekin».

Bestalde, Estitxu Alkorta zinegotziak eman zituen parte-har-tze datu nagusiak. «Euskaraldiaren laugarren edizioko parte har-tzeari buruz, entitateetatik hasita, 7.500 entitatek baino gehiagok hartu dute parte, eta Lasarte-Orian 70 elkartek eman dute izena. Banakako izen-emateei dagokienez, guztira 135.000 jardun dira zazpi lurraldeetan eta herrian, 1.325 parte-hartzaile erregistratu dira (1.010 Ahobizi gisa eta 316 Belarriprest gisa)». Horregatik, Belarriprest figura sustatzen jarraitzeko beharra nabarmendu du Alkortak, «euskara erabiltzeko guneak sortzeko ezinbesteko parte gisa». Ttakun Kultur Elkarteko lehendakari Mari Karmen Ormazabalek bere agerraldian azpimarratu du «Euskaraldiaren hamaika egunak entrenamendu bat izan direla», hartutako ohitura onak denboran finkatzeko ariketa bezala. «Baina orain hasiko da benetako Euskaraldia. Euskararen erabileran aurrera egiteko bakoitzak barneratu dituen tresnak, motibazioa eta dinamikak urte osoan zehar erabiltzen jarraitzeko», adierazi zuen.

Jendearen bizipenak jaso

Bestalde, Ttakunetik ere, parte hartzaileak animatu nahi izan zituzten bizitakoa bideoz grabatu eta koordinazio guneko eragileekin partekatzera, «Udalaren webgunera edota Euskaraldiaren atari digitalera bidalita», izan ere, balorazioa osatzeko garran-tzitsua izan da Euskaraldian parte hartu duten Belarriprest eta Ahobizi guztien bizipenak jasotzea.

Horregatik, ariketa hori bera egin dute koordinazio gunekoek herriko hainbat pertsona eta entitate batzuetako ordezkariekin. Bideo batzuen bitartez, Lasarte-Oriako dendariek, euskaltegiko ikasleek edota kirol elkarteko kideek beren bizipenak eta ikasitakoa partekatu dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Benetako Euskaraldia» orain hasten dela azpimarratu dute antolatzaileek

«Benetako Euskaraldia» orain hasten dela azpimarratu dute antolatzaileek