Lasarte-Oria
'Belarriprest' eta 'ahobizi' txapak janzteko egunak diraOsteguna, 15 maiatza 2025, 20:46
Herrian hainbat ekitaldi antolatu ziren ostegunean, Euskaraldiaren hasieraren inguruan. Goizeko Mintzodromoa bertan behera geratu bazen ere, giro polita egon zen arratsaldean. Xumela koruak eta Oaintxe in deu! txarangak musikarekin ez zuten hutsik egin eta 19:00etan hasi zen ekitaldi nagusia Okendo plazan. Maider Segurola kazetariak aurkeztuko zuen eta han izan ziren ere Semblante Rociero koruko lagunek eta zortzikoteko kideek. Horrez gain, Euskaraldiko bideo laburren lehiaketako sariak banatu zituzten eta txapak janzteko unea argazki masibo batekin betikotu zuten.