Lasarte-Oria
Artetxek eta Ituartek irabazi zuten Mirentxuko Trinketeko txapelketaEl Diario Vasco
Lasarte-Oria.
Osteguna, 12 ekaina 2025, 20:57
Lehengo urtean Mirentxuko trinketea biziberritzeko helburuarekin sortu zen lagunarteko lehia, pasa den asteburuan binakako bigarren edizioa burutu zen.
Arrakastatsua izan zen, 24 bikotek parte hartu zuten, iaz baino 8 gehiagok. Jon Pello Artetxek eta Unai Ituartek irabazi zuten finala, Unai Arruti eta Asier Sanchez 'Santxi'-ren aurka. Hirugarren postuan, Ander Elizegi eta Iban Vázquez, eta laugarrenean, Oier Odriozola eta Iker Iñurrita. Giro ederra egon zen trinketean egun guztian zehar.