Lasarte-Oria
Aniztasunaren festa, Milakultura Eguna, ostiral honetan ospatuko da Lasarte-Orian
Secciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Aniztasunaren festa, Milakultura Eguna, ostiral honetan ospatuko da Lasarte-OrianOkendo plaza izango da ostiral honetan kultura desberdinetako herritarren topalekua, Milakultura Egunaren ospakizunean. Hainbat bilera egin dituzte azken hilabeteetan festa guztia prestatzeko eta azkenekoa, Ttakunenea elkartean egin zuten duela gutxi, Milakultura egunean parte hartuko duten eragile ugaritako kide eta norbanakoak elkartu ziren xehetasunei buruz hitz egiteko.
Goizean hasi eta arratsalderaino luzatuko da egitasmoa, 10:30etik aurrera. Ordu horretan girotuko dute erdigunea herriko ikastetxeetako (Garaikoetxea-Landaberri, Sasoeta-Zumaburu eta Oriarte) haurrak. Garaikoetxea-Landaberriko zuzendari Olaia Recondok azaldu zuenez, «munduko jolasak egingo ditugu, hiru jolas. Adin ezberdinetako haurrak egongo dira, nahastuta. Ondoren, dantzak egingo ditugu». Sasoeta-Zumaburuko zuzendari Oiartza Panpliegak adierazi zuen, «ilusio handiz aritu dira haur guztiak lantxoak egiten». Jolasez eta dantzez gain, bertsotan ariko dira ikasleak eta testu bat ere irakurriko dute.
Arratsaldean jarraituko du programazioa.18:00etan. Ttakunen eskutik Gazte Klubeko eta Kuadrilategiko kideen ekimena izango da. «Herrian daukagun 'aberastasuna' ospatzeko jaialdia da eta hortik abiatuta oso interesgarria izango da», azaldu zuten.
Arratsaldeko 19:00etan, ekitaldi nagusia burutuko da. Munduko jatorri ezberdinetako Lasarte-Oriako herritarrekin ongietorria egingo da hizkuntza desberdinetan. Jarraian aurreskua dantzatuko da. Gainera, borobilean jarri eta pertsona edo komunitate bakoitzaren ekarpenak jasoko dira. Ekarpen bakoitzaren ondoren pertsona edo komunitate bakoitzak Bizipozaren puzzlearen zati bat jarriko du. Mikel Laboaren kantuarekin bukatuko dugu denok soka-dantzan. Eta denon artean koloretako oihala astinduko dugu eta arfazki kolektiboa aterako da. Bukatzeko, partehartzaile guztientzat kultura ezberdinetako degustazio gastronomikoa egingo da, guztion artean egingo dena», adierazi zuten antolatzaileek. Lurralde ugaritan jaio eta orain herrian bizi diren pertsona eta elkarteek ere osatuko dute kulturartekotasunaren festa eta leku ezberdinetako gauzak probatzeko aukera egongo da. Galizia, katalunia edo Nikaragua edo Peruko herrialdeetako platerak prestatuko dituzte. Semblante Andaluz elkartearen eskutik rebujito edaria egongo da, eta, Extremadura Etxekoek, Parrandera dantzatu eta torta del casar gazta ezaguna eskainiko dute. Horrez gain, balioan jarriko dute lurralde horretako dialektoa den Castúo extremeño hizkera. «Hemen ere dagoen elebitasun hori ere bizitzen dute Extremaduran, intentsitate gutxiagorekin, baina dialektoaren balioa nabarmentzeko mugimenduak-eta sortzen ari diren honetan, gaur hitz eta esamoldeak ezagutaraziko ditugu», azaldu zuen elkarte horretako kide Pili Bermejok. Bestalde, Xumela koruko kideek 'Epo i tai tai e' abestia interpretatu eta patata tortillak eramango dituzte ere.
Lasarte-Oriako Bizipoza taldearen ibilbideaz ere aritu ziren azken bileran. «2020an ekin genion elkarrekin aritzeari, Miren Bardaji herritarra Greziako Lesbos irlan zeregin humanitarioak egiten ari zela aprobetxatuz. Egunerokoan gai askoren bueltan lanean ari garenak batu ginen eta ekimen bat egin genuen Kultur Etxean, Lesbosekoen egoera eta eragile horien guztien lana gizarteratzeko. Bost urte pasa dira, baina urtero elkartzen gara Sorgin Jaietan, adibidez. Iaz foro bat ere eratu genuen eta ikastetxeak batu ziren egitasmora. Ikasturte osoko lanketa egin zen, Bizipoza kontzeptuaren beraren bueltan», azaldu zuen Leire Elizegik. Aurten urrats bat gehiago eman nahi izan dute eta kulturartekotasunaren inguruan aritu dira. «Izan ere, jatorri askotako pertsona asko bizi gara eta elkar ezagutzeko zubiak eraikitzea beharrezkoa iruditu zaigu», adierazi zuen Leirek. Gauzak horrela, elkargune hori zabaltzen joan da eta herriko Kumme elkartea eta Ttakun Kultur Elkartea batu dira egitasmora. Bileretan landutako guztiarekin, egun osoko programa bat jarri dute martxan gaurko. «Kartel eder bat ere egin digu Sara Etxeberria 'Basoko Maxuxta' ilustratzaileak», azaldu zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.