Korrika Txikiarekin hasiko da goizean euskararen aldeko lasterketaren festa

Gaur gauean iritsiko da Korrika Urumea bailarara. /  JUANFER
Gaur gauean iritsiko da Korrika Urumea bailarara. / JUANFER

MARÍA CORTÉS ASTIGARRAGA.

Martxan darama astebete 21. Korrikak eta gaur goizaldean, 1:02ak aldera, pasatuko da herritik. Urumea bailarara gaur iritsiko da; Oiartzundik barrena sartuko da Astigarragara, gaurtik biharrerako gaueko 01:02ean, eta Astigarragatik Hernanira irtsiko da, Zinkoeneara, 01:24ean.

Aurretik, hala ere, adin guztietako herritarrek hartuko dute parte gaur egingo diren hainbat Korrikatan, eta festa giroan itxoingo dute euskararen aldeko lasterketa iritsi arte.

Ekintzak

Gaur goizean, 11:30ak aldera, Korrika Txikia ospatuko da. Astigarragako Herri Eskolatik atera eta Ergobia aldera joko du, Kako ingurutik bueltatzeko.

Arratsaldean berriz, Laiotz musika taldeak kontzertua eskainiko du Joseba Barandiaran plazan, arratsaldeko 19:30ean. Eta gaueko bederatzietan, plaza bertan, Kantu afaria egingo da, Ibon Otaegi eta Xabier Urdangarinekin. Korrika pasata ere, Laiotzek joko du berriro Joseba Barandiaranen.