Borrar
Jakutegi plazan, urriaren 1ean, egingo den bazkari herrikoirako txartelak salgai daude jadanik.
San Joan eta Jakutegi plazetan ospatuko da aurten ere Iñistor Jaia

San Joan eta Jakutegi plazetan ospatuko da aurten ere Iñistor Jaia

Bazkari herrikoirako txartelak salgai daude, datorren ostegunera arte, Guria, Kantoi eta Bikainen

MARÍA CORTÉS

URNIETA.

Domingo, 24 de septiembre 2017, 00:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iñistor Jaiaren XI. edizioa datorren igandean, urriaren 1ean, ospatu da. Urtero bezala, programazio zabala antolatu dute egun horretarako. Eguna 12:30ean hasiko da, XI. Maldan-Gorako Toka Txapelketarekin, San Joan plazan. Eguerdian, berriz, 14:30ean, herri bazkaria izango da Jakutegi plazako karpan.

Arratsaldean jarraituko du festak, eguneko ekintza nagusiekin. 16:30ean bertsolariak igoko dira Jakutegi plazako oholtzara. Bertan izango dira Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Ainhoa Agirreazaldegi eta Ane Labaka. Gai-jartzailea Amaia Agirre izango da. Ondoren, 17:30ean, Urnietar Prestu 2017 izendapenean, Egape ikastolako irakasle aitzindariak izango dira omenduak. Eta eguna amaitzeko, 19:00etan, IX. Maria Arizmendi Irrintzi Lehiaketa, San Juan plazan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, «bazkari herrikoirako txartelak aurretik erosi behar dira. Irailaren 28a izango da azken eguna horretarako. Salgai daude Guria eta Kantoi tabernetan eta San Joan plazako Bikain okindegian. Urtero bezala, bi menu izango dira: helduena 25 eurotan, eta umeena, 16 eurotan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios