San Isidro nekazarien egunaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu Baserritarren elkargoak

Bertso saioa eta hamaiketakoa Lekaion ospatuko dira. /
Bertso saioa eta hamaiketakoa Lekaion ospatuko dira.

Gaur ospatuko dira meza, betsolariak, hamaiketakoa eta Oianumen izango den bazkaria

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URNIETA.

Jai eguna ez bada ere, festa modukoa izango da gaurkoa Urnietan. Izan ere, San Isidro egunaren bueltan antolatu baitira ohiko hitzorduak, urtero bezala, Baserritarren elkargoaren eskutik.

San Isidro eguna baserritarren eguna da Euskal Herriko hainbat bazterretan, horien artean, Urnietan. Gaur, maiatzak 15, feria eta ospakizunak ohikoak dira hainbat tokitan eta herrian eguna ondo hasteko, tradiziozko mezaren ospatuko da 11:00etan San Miel elizan.

Jarraian, bertso saioa eta hamaiketakoaren txanda izango dira Lekaio kultur etxean. Bertan, bertso saio bikaina ospatuko da. Modu librean izango da eta, urtero bezala, gai ugari ukituko dituzte.

Eguna ondo amaitzeko, baserritarrek bazkaria Oianumen egingo dute.