Hilabete bukaerara arte egin daiteke matrikula AEK euskaltegian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ASTIGARRAGA.

Euskara ikasteko aukera zabala dago Buruntzaldeko euskaltegietan eta matrikula egiteko epea irekita dago. Hilabete honen bukaerara arte eman daiteke izena euskara ikasi edo euskaraz alfabetatzeko. Astigarragari dagokionez, AEK euskaltegian egin daiteke matrikula. Hernanin, berriz, bi aukera daude: AEK edo Udal Euskaltegia. Batean edo bestean aritzeko, diru-laguntzak ematen dituzte Udalek. Adierazi dutenez, «Astigarragan matrikularen % 100 itzuliko da oinarrizko errenta jasoz gero, langabetua, 0-12 urte bitarteko haur baten gurasoa edo merkatari lan eginez gero, eta matrikularen %75 gainerakoek».

Astigarragako Udalak udara hasieran argitaratu zuen deialdia, eta hilaren 28ra arte irekita dago diru-laguntza eskatzeko epea euskara ikasteko, merkataritza eta enpresen alorrean euskararen erabilera sustatzeko, aisialdiko begirale edo zuzendari titulurako prestakuntza euskaraz egiteko... Horretarako, autoikaskuntza edo talde presentzialak egongo dira: euskara ikasten hasteko; dakizun euskara hobetzeko; hitz egiteko soltura hartzeko; testuak egoki idazten ikasteko; azterketak prestatzeko (HABE, EGA, IVAP, Osakidetza, Irala, Hizkuntza ES.); zalantza gramatikalak argi-tzeko; eta erabilera okerrak zuzen-tzeko edo alfabetatzeko.

Matrikulazio edo informazio

Honela, matrikulatzeko edo informazio gehigarria eskuratzeko, euskaltegiak ateak irekita izango ditu Kultur Etxean (kale Nagusia, 48). Bestela, telefono edo korreo bitartez ere jarri daitezke harremanetan: astigarraga@aek.eus helbidera idatzita edo 607610687 telefonoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos