'Herri baratzeak', Astigarraga aldizkariko aurtengo gai nagusia

ASTIGARRAGA.

Astigarraga 2018 aldizkaria kalean izango da datorren astetik aurrera, Astigar Kultur Elkarteak argitaratzen duen 37garrena. Eta, oraingoan, 'herri baratzeak' da gai nagusia. «40 herritarrek erabiltzen dituzten baratze komunitarioak dira, Mendiola baserriaren ondoko lursailean kokatutakoak, hain zuzen ere», arduradunek azaldu dutenez. Gainera, aurtengo aldizkarian historiaren, gizartearen, kulturaren nahiz herriaren inguruko hainbat gai baliotsu bildu nahi izan dira.

Eskuragarri, komertzioetan

Aldizkaria, datorren ostegunetik, uztailaren 12tik, aurrera eskuratu ahal izango da herriko ohiko saltokietan (Valella eta Rosa okindegiak eta Mamen janari-denda).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos