'Tratu onei leihoa zabaltzeko prest?' hitzaldi-mintegia egingo da asteazkenean

Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean izango da, 18:00etan

DV HERNANI.

Orain dela bi ikasturte, Hernaniko Udaleko Berdintasun sailetik sustaturik, 'Hernani, Tratu Onen Herri' egitasmoari bultzada bat eman zitzaion 'Tratu Onen Mapa' sortuz. Iaz, pintxo tertulia bat antolatu zen, Hernaniko herriko estrategia kolektiboak eta sare berriak eraiki nahian. Eta ikasturte honetan, 'Tratu Onen Mapa'-n parte har-tzen ari diren eta parte hartu nahiko luketeen horiekin 'Tratu onen foroak' antolatuko dira hiru gai erreferentzia hartuta: Tratu Onak, Ekofeminismoa eta Ekonomia Feminista.

Lehenengo gaia lantzeko, asteazkenean, hilak 24, arratsaldeko 18:00etan, Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean, 'Tratu Onei leihoa zabaltzeko prest?' hitzaldi-mintegia ospatuko da. Herrian 'Harremonak' eta 'Hernani, Tratu Onen Herri' egitasmoek duten ibilbidea ikusita, eta urriaren 25ean Donostiako udaleko Berdintasun eta Gazteria Sailek antolatutako 'Indarkeria matxista nerabezaroan: tratu onak prebentzio tresna' jardunaldietara, Mª Antonia Caro hizlari gisa datorrela probestuz, Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak herrian hitzaldi-mintegi hau antolatu dute.

«María Antonia Caro gizarte hezi-tzailea da, feminista, indarkeria sexistan aditua eta accionenred GKE-ko 'Por los Buenos Tratos' programaren koordinatzailea, besteak beste. Gainera, 'Buenos Tratos prevención de la violencia sexista' liburuaren koordinatzaile eta idazleetako bat izan da. Beraz, asko aportatuko digulakoan gaude», azaldu dute antolatzaileek, eta hau guztiagatik, «Hernaniko hezitzaile, guraso, eragile eta herritarrak asteazkenean elkartu eta gai garrantzitsu honen inguruan hausnartu eta tresnak eskuratzeko gonbidapen hau luzatu nahi dizuegu».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos