Borrar
Aurten ere kuadrilla ugarik hartu zuten parte Gudarien plazan antolatutako brindisean. GORKA ESTRADA

Hernani

Sanjoanetan egindako lanarekin gustura geratu dira Jai Batzordekoak

«Lanean jarraituko dugu festak errespetuan eta aniztasunean oinarritutakoak izan daitezen», adierazi dute

María Cortés

Hernani

Miércoles, 2 de julio 2025, 20:10

Aurtengo sanjoanak amaituta, urtero moduan Jai Batzordeak bere balorazioa egin du. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, giro ona izan dela azpimarratu du lehenik eta behin. «Jaien hasierako egunetako bero handiak ekintza batzuk baldintzatu zituen, eta baita 24eko euri jasak ere, Mirua eta Skabideanen kontzertuak eta egun horretako zezen suzkoa bertan behera uztea ekarri baitzuen», adierazi dute batzordetik.

Bestalde, hilaren 24ko eguraldiak errespetatu zuen Los Tenampasen emanaldiak edota 26ko Zea Maysenak harrera oso ona izan zuten, bietan giro ederra egon zen.

Gainera, urterik urte Jai Batzordeko kideek antolatutako ekintzetako parte hartze handia ere goraipatu nahi izan dute, hala nola Akelarrea, Axeri Dantza, txarangak, dianak... jendearen erantzuna oso ona izan zen beste behin ere eta antolatzaileak gustura geratu dira egindako lanarekin.

Istiluak

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sanjoanetan egindako lanarekin gustura geratu dira Jai Batzordekoak

Sanjoanetan egindako lanarekin gustura geratu dira Jai Batzordekoak