Hernani
Sagardoaren Txapelketak 'Erremontari' saioa bustiko du astelehenean hasitaSecciones
Servicios
Destacamos
Hernani
Sagardoaren Txapelketak 'Erremontari' saioa bustiko du astelehenean hasitaEl Diario Vasco
hernani.
Viernes, 25 de abril 2025, 20:52
Oriamendik eta EITBk Erremontari saio aurkeztu zuten Orona Fundazioaren areto nagusian. Saioaren barruan Sagardoaren Erremonte Txapelketa jokatuko da eta edizio berri honetan parte hartuko duten bikoteak eta sagardotegiak, edota kapitain berriak ere aurkeztu ziren. Horrez gain, 'Erremontari Herriz Herri' izeneko herri-ekimena ere aurkeztu da, herritarrei erremontea hurbilarazteko helburuarekin.
Honako hauek izan ziren aurkezpenean: Bikote guztietako pilotariak eta kapitainak; Sagardotegi bakoitzeko ordezkariak; Babesle nagusien ordezkariak: Orona, El Diario Vasco, Hernaniko Udala eta Donostia Turismoa; eta Joseba Urkiola Eitbko kirol zuzendaria.
Ondorengo erremontariek, kapitainek eta sagardotegiek osatzen dituzte taldeak: Oialume Zar sagardotegia ordezkatuko dute Aldabe eta Barrenetxea IV.a bikoteak, Iñaki Lekuona izango delarik kapitaina. Barrenetxeak ez du inoiz txapelketa kuttun hau irabazi bere senitartekoek kudeatzen duten sagardotegia ordezkatuz.
Bereziartua Patri Espinar kapitainak gidatuko du, Ezkurrra II.a eta Juanenea bikotearekin. Ansa II.ak eta Zubirik Aburuza sagardotegia ordezkatuko dute, Gorka Izagirre txirrindulari ohiarekin kapitain lanetan. Hau izan da iragarri den berrikuntza nagusienetakoa. Izagirre bezalako kirolari entzutetsu bat kapitain bezala aritzea. Gorka Izagirre gogotsu agertu da esperientzi berri hau bizitzearekin: «Niretzako berria da, Erremontari txapelketa haur. Formatu berri hau bizipen berri bat izango da eta kirolari bezala nire ikuspuntua ematen saiatuko naiz».
Gainera, pasa den urtean Aburuzak lortu zuen garaipen, baina Urriza eta Martirena izan ziren sagardotegia ordezkatu zuten erremontariak.
Segurolak eta Azpirozek Alorrenearen izena eramango dute soinean Igor Arrutik gidatuta kapitain lanetan. Eta azkenik, Urrizak eta Larrañagak Petritegiren izenean jokatuko dute Aritz Altadill kapitainarekin.
Bost bikotez osaturiko txapelketaren lehen fase honetan, denek denen aurka jokatu beharko dute. Bost jardunaldi izango dituzten horretarako: Apirilaren 28an eta maiatzaren 5, 12, 19, eta 26an jokatuko dira eta jaialdi guztiak 18:00etatik aurrera jokatuko dira.
Ligaxkako sailkapena puntuen araberakoa izango da: 2-0 irabazten duenak 4 puntu lortuko ditu; 2-1 irabaziz gero hiru puntu batuko ditu; 1-2 galtzen duenak puntu bakarra poltsikoratuko du; 0-2 galtzen duenak ez du punturik izango eta 15 tantora iristen ez denak puntu negatiboa izango du. Ligaxka amaitzerakoan, hirugarren eta laugarren postuetan geratzen diren bikoteek jokatuko dute playoff-a. Playoff-a ekainaren 3an asteartean jokatuko da, 18:00etatik aurrera. Finala, ekainaren 16an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.