Pastor eta Iruretagoiena Espainiako txapeldun Donostiarra batelarekin

Xabat Pastor eta Jon Iruretagoiena, lortutako banderarekin. /
Xabat Pastor eta Jon Iruretagoiena, lortutako banderarekin.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO HERNANI.

Joan den asteburuan jokatu zen Galizian Espainiako Batel Txapelketa. Hernaniko batelik ez, baina bi hernaniar bueltatu dira banderarekin. Xabat Pastor arraunlariak eta Jon Iruretagoiena patroiak, irabazi egin dute Donostiarraren batelarekin, gizonezko absolutuen mailan. Bosteko batela osatu zuten Orbegozo, Alberdi eta Eizagirre taldekideekin batera. Larunbateko sailka-tze estropadetan finalerako txartela lortu, eta igandean hiru dezimako aldearekin lortu zuten garaipena, Itsasoko Amaren aurretik.

Hernaniko Arraun Elkartearen harrobikoa da Pastor, infantiletatik jubeniletara bertan aritutakoa, Donostiarrara saltoa eman aurretik. Iruretagoiena, Urkiren harrobikoa izan arren, Hernanin gazteen entrenatzaile izan zen bi urtez.