Pasaian eta Tolosan hasiko da asteburu honetan Gipuzkoako Batel Liga

HERNANI.

Gipuzkoako Batel Liga asteburu honetan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Hernaniko Arraun Elkartearen batelek. Bi jardunaldi izango dira: Lehenengoa Pasaian izango da, gaur, 10:30ean hasiko dira estropadak. Bihar, Tolosan izango dira batelak, 11:00etan. Oria ibaiaren eremuan antolatuko jardunaldia izango da. Bigarren egun horretan, haur eta kadete mailako on- tziek bakarrik parte hartuko dute.