Borrar
Omenaldia Adinekoen Egoitzan izango da. Juanfer
Omenaldia egingo diote Maria Martina Elustondo Mendikuteri, 100 urte betetzean
Hernani

Omenaldia egingo diote Maria Martina Elustondo Mendikuteri, 100 urte betetzean

Larunbat eguerdian izango da Hernaniko Adinekoen Egoitzan

Viernes, 3 de enero 2025, 14:31

Omenaldia egingo diote Maria Martina Elustondo Mendikuteri, 100 urte betetzean. Larunbat eguerdiko 12:00etan izango da ekitaldia eta bertan izango dira senideak eta udal ordezkariak. Itsaso Lekuona alkateordeak emango dizkio loreak, Udalaren izenean

Famili giroan ospatuko du Maria Martina Elustondo Mendikute 'Maritxu'-k bere mendeurrena. Larunbat eguerdian izango da ekitaldia Hernaniko Adinekoen Egoitzako kafetegian. Dantzariek, kantariek eta trikitalariek alaituko dute omenaldia. Itsaso Lekuona eta Aitor Lukas udal gobernuko zinegotziek ere parte hartuko dute eta lor eskaintza egingo diote omenduari.

Zestoan jaio zen Maria Martina Elustondo, Beko-etxea baserrian, Arroa goian. Baserrian urteak pasatu ostean, Zestoako denda batera joan zen lanera, eta han jertseak egiten zituen. 38 urtez egon zen zeregin horretan. Ondoren, Donibane-Lohizunen eta Baionan jardun zen umeak zaintzan, eta ordurako Hernani zuen bizileku, ahizpa Genovevarekin batera. Jertseak egiten jarraitu zuen Hernanin zelarik ere.

Azken lau urteotan Hernaniko adinekoen egoitzan bizi izan da. Ilusio handiz dago familiarekin elkartu eta ospakizuna egiteko, Maria Martina Elustondok berak aitortu duenez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Omenaldia egingo diote Maria Martina Elustondo Mendikuteri, 100 urte betetzean