Borrar
Aerosorgailuen kokalekuetan izan ziren herritarrak eta Aranoko Elizan 'Vidas irrenovables' dokumentalaren proiekzioa ikusi zuten.
Makroproiektu eolikoen aurka mobilizatu ziren herritarrak Aranon pasa den asteburuan

Hernani

Makroproiektu eolikoen aurka mobilizatu ziren herritarrak Aranon pasa den asteburuan

'Vidas irrenovables' dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egin zuten Francisco Javier Vaquero zuzendariarekin

El Diario Vasco

hernani.

Martes, 18 de marzo 2025, 19:57

Urumeako Mendiak Bizirik plataformak, Udalaren laguntzarekin, egun osorako egitaraua antolatu zuen pasa den asteburuan Aranon. Antolatzaileek azaldu zuten bezala, «makroproiektu eolikoek herrian izango luketen eragina salatzeko asmoz elkartu ginen. Hitz egin genuen ekimenaz eta segituan aldarrikapen festa antolatua geneukan Aranon. Aurreko astean, pankartak egin, bide bazterretan kokatu, erosketa batzuk egin eta sutan jarri ziren lapikoak». Hitzordua jarritako egunean, pasa den larunbatean hain zuzen, soziedadean elkartu ziren kafea hartzeko. «Azken momentuko aldaketak adostu eta lanari ekin genion. Hogei bat lagun han genbiltzan laguntzen. Jakiei azken ukituak, karpa muntatu, eliza zinema areto bilakatu, material postua jarri...», kontatu dute arduradunek.

Aranoko elizan elkartu ziren; beraz, Urumea bailarako herritarrak 'Vidas irrenovables' dokumentalaren proiekzioa ikusteko; solasaldia ere egin zuten Francisco Javier Vaquero zuzendariarekin. Franciscok aurrez jo zuen abisua, «ez da dokumental atsegina. Gutxiago zuen herrian bertan makroproiektu eoliko baten mamua dabilenean».

Eta, ez, «ez zen atsegina izan beste hainbat herri txikiren bizipenak herritarren ahotik entzutea halako proiektuen ondorioekin bizi diren bitartean. Beldurgarria eta kezkagarria», jakinarazi zuten antolatzaileek. Dokumentaletik burumakur baino, zerbait egin beharra zegoela konbentzituta atera ziren herritarrak eta hamaiketako txiki bat egin ondoren, «txikizio aurretik daukagun ondare natural eta historiko konparaezina ikustera gerturatu ginen».

Azaldu zutenez, «hotza egin zuen, naturak bere oldarraldia erakutsi zigun, baina herritarrok elkarren beroa sentitu ahal izan genuen». Honela, mendi buelta egin zuten aerosorgailuen kokalekuetara. «Giroak ateri eutsi zion eta itzulerarako han genituen zain Tapia, Izer, Jon Mari eta Alabier trikitilariak. Pieza batzuk mendian bertan dantzatu eta gero, kalejiran iritsi ginen Aranoko herrira pankarta eta guzti. 'Mendiak bizirik! Horrela ez!' lelopean», azaldu zuten.

Eguna ongi amaitzeko, bueltan, hamaiketakoa egin zuten berriz ere elkartean, Aitor Mendiluzeren eta Julio Sotoren bertsolariekin. «Kontsejun goxo egon ginen musika zuzenean gozatuz eta azken ginda bertsolariek jarri zuten. Ordubete inguru aritu ziren bertsotan, serio hasi, baina umorez eta animoz bukatuz».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Makroproiektu eolikoen aurka mobilizatu ziren herritarrak Aranon pasa den asteburuan