Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Lanak gaurtik Portu eta Elizatxo auzoetan arazoak konpontzeko

DV dvhernani@gmail.com

HERNANI.

Domingo, 18 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Portu eta Elizatxo auzoetan korapilo asko daude eta besteak beste mugikortasun arazoak sortzen dira; auto ugari ibiltzen da, askotan abiadura handiz, eta oinezkoentzako arrisku handia sortzen da.

Arazo honen inguruan 2018an inplikatuen artean (bizilagunak, ikastola eta udala) egindako prozesuan hartutako erabakiak martxan jartzen hasi zen Elizatxo ikastolako sarrera eta irteera orduetan kale mozketarekin.

Gaurtik aurrera, elkarrekin adostutako beste hainbat neurri jarriko dira martxan; trenbideko tuneletik Shangai taberna bitarteko eremuan ibilgailuen abiadura murrizteko eta oinezkoak seguruago eta lasaiago ibiltzeko hainbat lan egingo dira.

Fase honetan egingo diren lanak honako hauek izango dira: tunela txukundu eta piboteak jarri, bidean pintaketak egin eta ibilgailuen abiadura murrizteko hainbat elementu jarri (landare ontziak, aulkiak...).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios