Korrika jarri zituen atzo goizaldean AEK euskaltegiak hernaniarrak

Atzo goizaldean pasa zen 21. Korrika Hernanitik eta 'klika' egin zuten euskararen alde.
/JUANFER
Atzo goizaldean pasa zen 21. Korrika Hernanitik eta 'klika' egin zuten euskararen alde. / JUANFER

Goizeko 1:12ak aldera iritsi zen Korrika Ergobiatik Martindegira

MARÍA CORTÉS DVHERNANI@GMAIL.COM HERNANI.

Gaur amaituko da aurtengo 21. Korrika Gasteizen, apirilaren 4ean Garesetik irten ondoren, baina, aurretik, Hernanitik pasa zen atzo goizaldean. Furgonetaren a-tzetik eta pankartapean gustura egin zuten korrika hernaniarrek, hotza baina euririk gabe.

1:12ak aldera hartu zuen lekukoa lehen hernanirrak, Martindegi Auzo elkarteak. Akarregitik jarraitu zuen ibilbideak, eta Zinkoeneatik behera egin zuen, atletismo pista pasa eta Marielutsen sartu aurretik. Orduan sartu zen erdigunean aurreneko aldiz, Urbieta eta Txirrita kalea zeharkatuz. Lizeagara sartu ondoren, handik Kaxkora bidea hartu zuen. Eta Txantxillako biribilgunea egin ondoren, Urnietako bidea hartu zuen Korrikak.

Duela bi urte gertatu zen bezala, euskararen alde korrika egiteko aukera izan zuten atzo adin guztietako herritarrek.