Borrar

Hernani

Komerzioetan euskararenpresentzia handitzeko laguntzak

J. F. M.

Hernani.

Jueves, 16 de enero 2025, 20:13

Hernaniko Udalak herriko merkataritza arloan euskararen presentzia normalizatu eta handitzeko hainbat laguntza eskaintzen ditu, Euskara sailaren bidez.

Bost eremu edo arlotako laguntzak ematen ditu Udalak: Establezimenduko edo ibilgailuetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza (euskara hutsez jarritako errotuluaren %75a arte -gehienez 400 euro); wegbuneak euskaraz jartzeko dirulaguntza (euskarari gutxienez beste hizkuntzen tratamendua emanda eta lehen orria euskaraz lehenetsita, kostuaren %50 arte -gehienez 450 euro- eta lehen orria euskaraz lehenetsita ez badago, %30 arte -gehienez 300 euro); programa informatikoak euskaraz jartzeko dirulaguntza (kostuaren %50 arte -gehienez 750 euro); testu itzulpenak eta zuzenketak (gehienez hiru orrialdeko testuak, dohainik) eta euskarazko materialak (ordutegi txartelak, fakturak, hiztegiak, entrega-agiriak...) Laguntza hauek establezimendu berriek zein dagoeneko martxan daudenek jaso ditzateke. Eskaerak eta informazioa, Udaleko Euskara zerbizuan (euskara@hernani.eus, 943 33 70 29).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Komerzioetan euskararenpresentzia handitzeko laguntzak