Borrar
Udalak, Koxka Elkartearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean egindako proiektua Biterin aurkeztu zen. MARÍA
Ikusmen urritasuna dutenentzat paperontzi inklusiboak jarriko dira

Ikusmen urritasuna dutenentzat paperontzi inklusiboak jarriko dira

Udalak Mondragon Unibertsitatearekin eta Koxka Elkartearekin batera gauzatutako egitasmoa da

MARÍA CORTÉS

HERNANI.

Sábado, 29 de diciembre 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hernaniko kaleetan dauden paperontziak hondakinak gaika sailkatzeko sistemaren araberakoak dira. Kaxkotik kanpo lau on-tzi egoten dira kaleetan, elkarren ondoan eta orden zehatz batean; ikusmen urritasuna duten pertsonek jakin dezakete zein den bakoitza.

Kaxkoan, ordea, beste eredu bat dago, paperontzi biribilak dira eta ontzi bakarrean lau zulo daude: errefusa, ontzi arinak, papera eta organikoa. Bakoitzak bere kolorea eta adierazgarria du, braillez ere idatzita daude. «Baina ez da nahikoa, izan ere, ikusmen urritasuna duten edota itsuak diren pertsona guztiek ez baitute braillea irakurtzen, eta horren ondorioz, pertsona horiek ezin dituzte hondakinak modu egokian sailkatu», azaldu zuten arduradunek Biterin antolatutako prentsaurrekoan.

Gabezia horretaz konturatu ziren Koxka Elkartean -gaitasun desberdinak dituzten herritarrak biltzen ditu- eta Udalarengana jo zuten. Arazoari konponbidea emateko ideia bat zuten eskuartean: arazo hori konponduko zuen diseinu berezi bat egitea, non eta Mondragon Unibertsitatean. Bertan Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingenieritza Gradua dago eta ikasle hernaniar batek eredu hori diseina-tzeko eta propotipoa garatzeko ardura hartu zuen. Aritz Hernani Mena ikasleak gradu amaierarako titulua eskuratzeko lan hori landu zuen eta Biertin horren emaitza aurkeztu zuen.

Lanketan, Aritz Hernanik azaldu duenaren arabera, «ikusmen urritasuna duten pertsonekin batera aritu naiz, haiek direlako mugak eta beharrak hoberen ezagutzen dituztenak». Eta propotipo desberdinak landu eta gero, Kaxkoko paperon-tzietan jarriko dena diseinatu zuen. «Dauden paperontzien gainean itsatsita jarriko da. Errefusaren parean koxka handi bat dago. Bastoiarekin antzeman daiteke koxka eta, hori erreferentzia hartuta, eskubira joanez gero, errefusaren ondoren ontzi arinak, gero papera eta azkena, organikoaren zuloa doa. Beti orden bera errespetatu behar dute paperontziek», erantsi zuen.

Koxka Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, «gaitasun desberdinak dituzten pertsonek ohiko eginbeharrak autonomiaz egin ahal izatea ezinbestekoa da». Eta paperontziena norabide horretan beste aurrerapauso bat da.

Kaxkoan dauden 20 bat paperon-tzietan jarriko dituzte udal langileek datozen asteotan Aritz Hernani Menaren tapa berria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios