Hernaniko mugarriak bisitatzera, datorren urriak 6an

HERNANI.

Duela 29 urte berreskuratu eta aurten ere egingo dute Mugarri Bisita. Festa honek ordea, XVI. mendean du lehen erreferentzia idatzia. «1542an sinatu ziren Hernaniko ordenan-tza berriak eta ordenantza haien 14. artikuluan jasotzen da agintariak, herriak hautatuak izan ondorengo sei egunetan, herriaren mugak ikuskatu behar zituztela. Geroztik bisita horiek hainbat aktatan jasota daude Mugarri bisitan haien inguruko xehetasunak», azaldu dute antolatzaileek.

Hernaniko Mugei bisita berreskuratutako festak, mugen ikuskatze horretan du bere oinarria. Mugen arteko ibilbidea adostu ondoren, mugarrien egoera aztertu eta bideen txukunketa egiteko baliatzen da.

Egun Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak elkarlanean antolatzen duten jarduera bat da eta helburu hauek ditu: herriko geografiaren ezagutza eta hedapena, identitate ezaugarri denez, herritarren anaitasun eta lurraldea estimatzea; herriaren iragan historikoari buruzko kontzientzia eragitea eta lagunarte giroan naturarekin gozatzea.

Aurten XXIX. Mugarri bisita datorren urriak 6an, larunbatean, egingo da eta honako ibilbidea egingo da aurten: helduek, Antxista-Naparralde artekoa eta haurrek, Ergobia-Oriamendi lotzen dituena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos