Hernani
Hernaniko Arraun Elkartea, Euskadiko Batel TxapelketanSecciones
Servicios
Destacamos
Hernani
Hernaniko Arraun Elkartea, Euskadiko Batel TxapelketanEl Diario Vasco
Hernani.
Jueves, 17 de abril 2025, 19:57
Joan den asteburuan, Euskadiko Batel Txapelketa ospatu zuten Legution (Araba), eta Hernaniko Arraun Elkarteako bi ontzik hartu zuten parte bertan: infantilak (neskak) eta promesak/kadeteak (neskak).
Infantiletan gogotsu ekin zioten neskek larunbatean txapelketari. «Aurkariak ikusirik, A finalean sartzea oso zaila zenez, B finalean' lehiatzea zen helburua», dio Axier Martin entrenatzaileak.
«Estropada ona egin zuten arren, ez zuten B finalean sartzerik izan; halere, pozik amaitu dugu denboraldia. Lan oso ona egin dute, batez ere, denboraldiaren azken txanpan. Entrenatzaileok oso kontentu gaude arraunlariek egin dutenarekin».
Promesak (kadeteak) ere aritu ziren. «Larunbatean, sailkapen estropadan, finalean sartzea zen asmoa, baina jakitun ginen zaila izango zela, maila handia baitzegoen», dio Erik Gonzalez entrenatzaileak.
«Mundakarekin lehiatu ginen, eta bagenekiesn finalean aritu nahi bagenuen irabazi egin behar geniela. Ongi garaitu genituen. Hal ere, ez zen nahikoa izan. Arraunean txukun eginez, zazpigarren amaitu zuen gure batelak; laugarren postutik sei segundotara, ez oso urruti, eta lehenarekiko, hamabi segundotara. Horrez gain, neskek aldea laburtu zuten. Hau da, aurreko astearekiko zortzi segundo gutxiago eginez. Ederki».
Hernaniko Arraun Elkarteako neskek B finala jokatu zuten. «Asmoa, aurrean ibiltzea zen, nahiz eta tartean, Ondarru egon, Bizkaiko txapelduna, beste bi talde indartsurekin batera (Isuntza eta Deusto). Haizeak iparraldetik jotzen zuenez, arraunkera aldatu behar izan genuen, eta guztia eman ondoren, hirugarren amaitu zuten neskek. Oso pozik egindako lanarekin. Aurki trainerillen txanda iritsiko da, eta hor ere guztia ematera aterako dira», azpimarratu du Erikek. Aurki, trainerillen (sei arraunlari eta patroia) txanda iritsiko da eta hernaniarrek hartuko dute parte.
Castilla-Larburu, Urbieta, 7.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.