Borrar
Las diez noticias de la jornada

Hernani

Hernanialdeko AEKk ikasturte bukaerako festa handia ospatuko du gaur Hernanin

Goizeko 11:00etan hasiko da ongietorriarekin udaletxean eta 12:00etan, mintzodromoa

El Diario Vasco

hernani.

Viernes, 30 de mayo 2025, 19:40

Hernanialdeko AEKk Ikasletegia ikasturte bukaerako festa handia izango du gaur Hernanin. Astigarragako, Hernaniko eta Urnietako ikasleek zein irakasleek antolatutako festa izango da: Goizeko 11:00etan hasiko da ongietorria Udaletxean eta, ondoren, 12:00etan mintzodromoa izango da Atsegindegin. 13:15ean, ipuin-poteoa izango da Atsegindegin hasita eta herriko 4 txokotan egingo dira geldialdiak. 15:00etan bazkaria Tilosetan (eguraldi txarra Urumea eskolan) eta ondoren, hainbat sorpresa. Herritarrak gonbidatu nahi dituzte ekintzetan parte har dezaten.

Zilegi Eskola

Ekaineko Zilegi Eskolen saioak antolatuko dira AEK Euskaltegitik, hurrengo astelehenetik aurrera. Ekainak 2 eta 9, 09:30ean, sendabelar tailerra Hernaniko AEKn egongo da. Lehenengo saioan belarrak bilduko dituzte eta bigarrenean krema egingo dute. Ekainak 4 eta 11, 18:00etan, beste sendabelar tailerra eskainiko da Hernaniko AEKn. Lehenengo saioan belarrak bilduko dira berriro, bigarrenean krema egiteko.

Bukatzeko, ekainak 5, osteguna, 18:30ean, Kulturarteko Plaza Feministan mahai-ingurua antolatuko da: Euskal gatazka ikuspegi feministatik. Hizlariak Maider Galardi eta Olatz Dañobeitia izango dira, eta moderatzailea Marta Luxan. Saioetara edozein joan daiteke, baina izena eman behar da, batez ere, sendabelarren saioetan: zilegieskola@aek. eus edo 663 043 314.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hernanialdeko AEKk ikasturte bukaerako festa handia ospatuko du gaur Hernanin