Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Hernani

Hernani Errotzen taldeak antolatutako lehenengo hitzaldia

El Diario Vasco

hernani.

Lunes, 7 de abril 2025, 20:17

Hernani Errotzen elkarteak 3 hitzaldi antolatu ditu eta gaur lehenengoa izango da. Josetxo Mendia izango da hizlaria, 19:00etan Biterin. 'Iruña-Veleia aztarnategi eta auzi baten historia' da izenburua eta hitzaldi honetan Arabako Langraitz udalerrian aurkitzen den aztarnategiaren historia ezagutuko da. Burni Aroan zehar, Karistiarrak 45 hektarea baina gehiago zituen hirian bizi izan ziren. Hauek menderatu ondoren, erromatarrek 125 hektareako hiria eraikiko zuten, honen gainbehera goi erdi aroan ematen delarik.

Aztarnategi honetan topatutako aparteko hainbat grafitoetaz arituko dira. Hauen harira eginiko epaiketa azalduko du, eta benetakoak ala faltsuak diren argitzeko, ze irtenbide zientifiko proposatzen dituzten agertuko dute.

Azkenik, eskabadora erabiliz, aspaldidanik egiten ari diren suntsiketa agerian utziko dute. Horretarako, txikitutako hainbat gune arkeologikoen argazkiak erakutsiko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hernani Errotzen taldeak antolatutako lehenengo hitzaldia